domingo, 29 de noviembre de 2009

Alfabetizazio digitala


Interneten ikusi ahal ditugun hurrengo bi bideo hauetan, Multimedia Literacy Digital Story eta Tiscarresume, alfabetizazio digitalaren inguruko planteamendu birekin egin ahal dugu topo.

Lehenengo bideoak, TTBBen onurei egiten dio batez ere erreferentzia: modu global batean aurkeztuz honen alde onak saltzen dizkigu. Txanponaren alde bat besterik ez erakusten, ez da bat ere kritikoa. Bigarren bideoak, berriz, ikuspegi kritikoagoa eskaintzen digu: onurez gain, arriskuak ere aipatzen ditu alfabetizazioaren beharra azpimarratuz. Horregatik, bigarren bideo honek islatzen duen iritzia ikusten dut aberatsagoa, osatuagoa.

Bigarren bideoko (Tiscarresume bideoko) emakumeak ondo azaltzen duen moduan, sarean dauden hainbat gauza baliagarrirekin egin ditzakegu topo klaseak bideratzeko orduan. Baina irakasleon lana ezin dela behar dugun informazio edota baliabide hori hartu eta erabiltzera mugatu. Gu ere egileak izan behar dugula. Kritikoak izan behar dugu. Jakin behar dugu gauzak zalantzan jartzen eta dagoen guztiaz ez fidatzen. Hartzen dugun hori beatu ondoren zuzentzeko edota osatzeko aukera badugula, eta hori dela, hain zuzen ere,berak proposatzen digun planteamendua. Erratzeko aukera izango dugula, baina ez dugula lotsarik izan behar. Klaseetan aurrera eramandako hainbat material eskegitzea baita, web 2.0-ari gehiago hurbiltzen zaion filosofia.

Beraz, aurreko guzti hau kontuan izanik, irakasleek edota irakasle izango garenok, jarreraz aldatu behar dugula argi geratzeaz gain, geure paperean ikasleei errealitate eta planteamendu kritiko hau erakutsi behar diegula uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario