viernes, 23 de octubre de 2009

Tim O'Reilly


Tim O'Reilly, Cork-en (Irlandan) 1954.urtean jaioa, O'Reilly Media editorialaren fundatzaile eta presidentea da; software askearen bultzatzaile sutsua eta web 2.0 kontzeptuaren egileetako bat izateaz gain, Perl lenguaiaren garapenean ere parte hartu du.
Haisera batean, O'Reilly literaturan egon zen interesatuta, 1975.urtean Harvard Unibertsitateagatik Klasikoetan lizentziatua baina geraogo informatikagatik erakarria laster hasi zen bigarren honetan interesatzen. Hainbat libururen egilea eta guztiak bere editorialean argitaratuak.

- 1992. urtean The Whole Internet User's Guide & Catalog argitaratu zuen: Internetari buruz modu zabalean argitaratutako lehenengo liburu dibulgatiboa.
- 1993. urtean internetako lehengo portala sortu zuen: Global Network Navigator , beranduago AOL bihurtuko zena.
- 2000. urtean liburuak online erosteko lehenengo tokia sortzen zuen: Safari Books Online.
- 2004. urtean Web 2.0 modu publikoan aurkezten den hitzaldi bateko partaide izan zen.

lunes, 19 de octubre de 2009

Web 2.0ari buruzko iruzkina

Bideoan ondo islatzen da azkeneko urteotan eman diren aurrerapenak, egon den aldaketa famatua: web 1.0tik web 2.0.ra.


Web 0.2ak dituen alde onak asko dira: informazioa bilatzeko iturri baino, sare oso handia; komunikatzeko tresna edo bidea; argazkiak, musika, bideoak edo beste edonolako artxiboak jaitsi edota trukatzeko…


Baina alde txarrak edo arriskutsuak ere baditu. Interneten informazioa sortzerik ere badagoenez, kontuz ibili beharko genuke jasotzen dugun informazioarekin: gauza batzuk ez dira egia eta beste batzuk modu objektiboan idatzitako iritziak dira; beraz, askotan manipulatutako informazioaz arituko gara.


Gizarteko guztiarekin gertatzen den bezala, interneten ere ezkutuko interesak daude. Horregatik uzten dira lasai asko gauza batzuk sarean eta beste batzuk berriz zentsuratzen dituzte. Kontrolatzea zaila izango da, baina kontrolaren atzean interesak badaude oraindik txarrago.


Hala ere, dituen akatsak izanda ere, jende askori oso lagungarria eta entretenigarria egiten saio teknologia berri honetaz gozatu ahal izatea. Baina bizitza errazten digun heinean dependentzia eta ohitura batzuk barnerarazten dizkigula ere buruan izan behar dugun gauza da.

Azken finean ezin dugu eguna pantailaren aurrean igaro.

lunes, 5 de octubre de 2009

Bideo bat

Sarrera

Kaixo!!
Hau da Josune irakasleak "Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak" irakasgaian klasean egiteko bidalitako blog honen sarreratxoa.
Oraindik gauza handirik ez dagoen arren, osatuz joango naiz.
Atsegin izatea espero dut.