domingo, 29 de noviembre de 2009

Alfabetizazio digitala


Interneten ikusi ahal ditugun hurrengo bi bideo hauetan, Multimedia Literacy Digital Story eta Tiscarresume, alfabetizazio digitalaren inguruko planteamendu birekin egin ahal dugu topo.

Lehenengo bideoak, TTBBen onurei egiten dio batez ere erreferentzia: modu global batean aurkeztuz honen alde onak saltzen dizkigu. Txanponaren alde bat besterik ez erakusten, ez da bat ere kritikoa. Bigarren bideoak, berriz, ikuspegi kritikoagoa eskaintzen digu: onurez gain, arriskuak ere aipatzen ditu alfabetizazioaren beharra azpimarratuz. Horregatik, bigarren bideo honek islatzen duen iritzia ikusten dut aberatsagoa, osatuagoa.

Bigarren bideoko (Tiscarresume bideoko) emakumeak ondo azaltzen duen moduan, sarean dauden hainbat gauza baliagarrirekin egin ditzakegu topo klaseak bideratzeko orduan. Baina irakasleon lana ezin dela behar dugun informazio edota baliabide hori hartu eta erabiltzera mugatu. Gu ere egileak izan behar dugula. Kritikoak izan behar dugu. Jakin behar dugu gauzak zalantzan jartzen eta dagoen guztiaz ez fidatzen. Hartzen dugun hori beatu ondoren zuzentzeko edota osatzeko aukera badugula, eta hori dela, hain zuzen ere,berak proposatzen digun planteamendua. Erratzeko aukera izango dugula, baina ez dugula lotsarik izan behar. Klaseetan aurrera eramandako hainbat material eskegitzea baita, web 2.0-ari gehiago hurbiltzen zaion filosofia.

Beraz, aurreko guzti hau kontuan izanik, irakasleek edota irakasle izango garenok, jarreraz aldatu behar dugula argi geratzeaz gain, geure paperean ikasleei errealitate eta planteamendu kritiko hau erakutsi behar diegula uste dut.

lunes, 16 de noviembre de 2009

Bloga irakaskuntzan

Informazioaren gizarteari buruz aritu gara azken aldi hontan eta honekin hezkuntzan izan ahal duen aplikagarritasunaz. Horrela izanik, blogaren antzeko plataformak irakaskuntzarako ere interesgarriak ikusten ditut.
Teknologia berriak baliabide pedagogiko moduan ere erabilgarriak izan daitezke: harremanak sendotzeko (guraso-irakasle-ikasle-eskola), gurasoek haurrek egiten dituzten jarduerak ezagutzeko, ikasleek dibertagarria egin ahal zaien ikasteko aukera ezberdinak ezagutzeko... Egia da, hala ere, kontuan izan behar direla eman ahal diren arazo ezberdinak: hizkuntza komuna ezartzea, gurasoek teknologia berriei buruz izan ahal duten ezagupen eza, ...
Baina argi dago blogaren moduko aplikazioen erabilerak lanerako tresna egokia izan daitekeela. Umeek ondo pasatuko dute, ikasi egingo dute, iritzia emateko aukera izango dute (demokratikoagoa baita zentzu horretan), gustoko dituzten gauzekin ibiltzeaz gain hauek blogera ere igo ahal izango dute, harremanak sendotu, etorkizun batean teknologien inguruan ibiliak izango direnez aurre-ezagutza batzuk izango dituzte... eta guzti hau klasean egin ahal izateaz gain, etxetik, gurasoekin dena berrikusi eta jarraipen bat emateko aukera izango dute.
Beraz, iraskaleok aukera hau kontuan izan beharko dugula uste dut: teknologia berriek dituzten abantailak aprobetxatuz geure eremuan aplikatu.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Artikulu birsartua


Berria 2009-11-09 - 17:40:19
ALAKRANA AUZIA

Garzonek dio badirela bide legalak Espainian dauden piratak aske uzteko, zehaztu ez dituen arren

Kartzelan dauden bi pirata horiek Somalian epaitzea edo Espainian epaitu eta zigorra Somalian betetzea aztertzen ari direla adierazi du Espainiako Justizia ministroak. Zapaterok dio auzia "bideratuta" egon daitekeela.

Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak adierazi du berak aginduta Espainian espetxeratu dituzten bi piratak aske uzteko bide legalak badaudela, nahiz eta ez duen zehaztu zeintzuk diren bideok. Kartzelan dauden bi pirata horiek Alakrana Bermeoko atunontziaren (Bizkaia) bahitzaileetako bi dira. Ontzia urriaren 2an bahitu zuten Somaliako uretan eta, eskifaiako 36 kideak aske uzteko baldintza gisara -zazpi euskal herritarrak dira-, espetxean dauden bi piratak aske uzteko eskatzen dute bahitzaileek.

Bi pirata horiek Somalian epaitzeko ala Espainian epaitu eta jarritako zigorra Somalian betetzeko diplomazia bideak aztertzen ari direla adierazi du Francisco Caamaño Espainiako Gobernuko Justizia ministroak.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak azaldu du auzia "bideratuta" egon daitekeela, eta "zuhurtzia" eskatu du, "hemen esandako hitz denak aztertzen dituztelako piratek, negoziaziorako erabiltzeko".

Atzo, Ricardo Blach Alakrana-ko patroiak jakinarazi zuen, Zapaterok Espainian kartzelatutako bi piratak Somaliara itzuliko direla ziurtatu ziola ontziko armadoreari.






PROMETEUS: The Media Revolution. Iruzkina

Prometeus bideoak teknologia eta aurrerakuntzen garapena eta bilakaera posible bat erakusten digu. Orain arte teknologia berriek izan edo eragin dituzten ondorio, jarrera, bizimodu, etab.-ak kontuan izanda, etorkizun posible bat planteatzen digu.
Hurbil dagoen etorkizun honetan internet bilakatzen da erdigune eta oinarri moduan. Monopolio moduan nolabait definitzearren. Beste guztia alde batera geratuko delarik: irratia, liburuak, egunkaria,telebista, telefonoa... dena izango dugu toki bakarrean. Horrelako muturreko egoera bat planteatzen da.
Egia da TTBBen inguruko mundua gero eta handiagoa ari dela egiten baina ez nuke liburuak desagertuko direnik esango. Beharbada munduko zenbait gizarte zehatzetan, hainbat gauza edo ohitura galtzera hel gaitezke; baina ez guztietan, ezta guztia ere. Nik jada ez dut eskutitzik idazten internet-posta askoz erosoagoa eta arinagoa iruditzen zaidalako; baina, aldi berean, ez horren pertsonala. Nire kasuan hori galduz noan arren, berriak-eta egunkaritik jarraitzen ditut irakurtzen.
Bideoan aipatutako digitalizazioei buruz zer esaterik ere badago. Alde batetik, argi dagoela guztia ari dela digitalizioarantza abiatzen -gu eta gure ingurua barne noski-. Baina, bestalde, badirela, nire ustez behintzat, digitalizatu ezin diren gauzak: adibidez, sentimenduak. Digitalizazio honek, beste hainbat gauzaren artean, erosotasuna dakarren aldi berean, bestelako gauza negatiboak ere badakarrela argi dagoela: hala nola, bakardadea. Internet munduko sare-sozial handiena bezala ikusi ahal den arren, txanponaren beste aurpegian kontraesan handia sortzen duen bigarren egoera batekin egin dezakegu topo: gizaki-indibiduo bakoitzaren bakardea. Isolamendua.
... imajinatu taberna bat denak internet aurrean, eta taberna telebistarik gabe, musikarik gabe... eta tabernako beste pertsonekin komunikatzeko interneta bera erabiltzea... argi dago hau ere muturreko adibidea dela, baina bideoaren moduan etorkizunaren exagerazio moduan ikusten dut. Exagerazioa bai, baina errealitatearen islada baita.
Egoera honen aurrean eskolak zer egiterik badu. Guk, irakasleok, umeei teknologiak ezagutu araztean txanponaren alde biak erakutsi behar dizkiegu. Bai alde onak, zein txarrak. Eta batez ere txarrak dira nire iritziz argien geratu behar zaizkienak: izan ere, haur gehienei deigarri eta interesatea iruditzen zaie mundu hau eta zaleak izan ohi dira pantailen aurrean orduak igarotzera. Hau ekiditzeko, pantailaren -ordenagilua, telebista, bideo-jokoak...- aurrean igarotako orduak mugatzea egoki ikusiko nuke. Modu honetan, ohitura txarrak sahiestuz eta onak barnearaziz gaurko, atzoko eta biharko gauzekin batera aurrera egitea izango dugu. Azken finean, aurrerakuntza, teknologien nagusitzea baino, gure betiko ohituretan edota bizimoduan -gure munduan- on izango dugun zeozer berria txertatzea izango litzateke -internet, TTBB-; eta ez ordea bideoan aurkezten zaiguna: TTBBetatik mundu berri bat sortu betiko gauzak txertatuz.


Informazioa eta hezkuntza

Bideoa

Bideo hau aproba modukoa da
Jone Uria: 2007-06-01-Bizkaiko txapelduna

Informazioaren gizartea

Argian argitaratutako euskarazko kazetaritzaren I.kongresuaren txostenean irakurri ahal izan dugunez "informazioaren gizartea iktak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deritzo". Modu masibo honetan erabiltzeak arrazoi garbi bat du: garapen ekonomiaren iraultza. Duela zenbait urte ekonomia industrializazioan oinarritzen zen, gaur egungo ekonomiaren oinarria, aldiz, informazioa da eta informazio hori lortzeko muga fisiko zein denboralak gainditzea bideratzen dute teknologia berriek. Horrela enpresa zein norbanakoei, edonon egonda ere, beren lan tresna erabiltzeko aukera ematen die. Honek informazioaren gizarte batetarantz garamatza, hots, informazioa balio ekonomiko eta sozial bezala duen gizarterantz.Beraz, baliabide hauek ez dituen gizartea zein gizabanakoa atzeraturik geratuko da garapen ekonomikoaren iraultza horretan. Hau gerta ez dadin ahalik eta eskuragarrien jarri behar ditugu TTBB eta hezkuntzak paper garrantzitsu bat jokatzen du horretan. Lehengo irakasleok treba gaitezen alor berri honetara eta gero erakuts diezaiegun gure ikasleei zenbat baliabide dituzten, horrela geroko gizarteko partaide izaten lagunduko diegu eta atzean ez geratzen.