lunes, 9 de noviembre de 2009

Artikulu birsartua


Berria 2009-11-09 - 17:40:19
ALAKRANA AUZIA

Garzonek dio badirela bide legalak Espainian dauden piratak aske uzteko, zehaztu ez dituen arren

Kartzelan dauden bi pirata horiek Somalian epaitzea edo Espainian epaitu eta zigorra Somalian betetzea aztertzen ari direla adierazi du Espainiako Justizia ministroak. Zapaterok dio auzia "bideratuta" egon daitekeela.

Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak adierazi du berak aginduta Espainian espetxeratu dituzten bi piratak aske uzteko bide legalak badaudela, nahiz eta ez duen zehaztu zeintzuk diren bideok. Kartzelan dauden bi pirata horiek Alakrana Bermeoko atunontziaren (Bizkaia) bahitzaileetako bi dira. Ontzia urriaren 2an bahitu zuten Somaliako uretan eta, eskifaiako 36 kideak aske uzteko baldintza gisara -zazpi euskal herritarrak dira-, espetxean dauden bi piratak aske uzteko eskatzen dute bahitzaileek.

Bi pirata horiek Somalian epaitzeko ala Espainian epaitu eta jarritako zigorra Somalian betetzeko diplomazia bideak aztertzen ari direla adierazi du Francisco Caamaño Espainiako Gobernuko Justizia ministroak.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak azaldu du auzia "bideratuta" egon daitekeela, eta "zuhurtzia" eskatu du, "hemen esandako hitz denak aztertzen dituztelako piratek, negoziaziorako erabiltzeko".

Atzo, Ricardo Blach Alakrana-ko patroiak jakinarazi zuen, Zapaterok Espainian kartzelatutako bi piratak Somaliara itzuliko direla ziurtatu ziola ontziko armadoreari.






No hay comentarios:

Publicar un comentario