Bideoan ondo islatzen da azkeneko urteotan eman diren aurrerapenak, egon den aldaketa famatua: web 1.0tik web 2.0.ra.
Web 0.2ak dituen alde onak asko dira: informazioa bilatzeko iturri baino, sare oso handia; komunikatzeko tresna edo bidea; argazkiak, musika, bideoak edo beste edonolako artxiboak jaitsi edota trukatzeko…
Baina alde txarrak edo arriskutsuak ere baditu. Interneten informazioa sortzerik ere badagoenez, kontuz ibili beharko genuke jasotzen dugun informazioarekin: gauza batzuk ez dira egia eta beste batzuk modu objektiboan idatzitako iritziak dira; beraz, askotan manipulatutako informazioaz arituko gara.
Gizarteko guztiarekin gertatzen den bezala, interneten ere ezkutuko interesak daude. Horregatik uzten dira lasai asko gauza batzuk sarean eta beste batzuk berriz zentsuratzen dituzte. Kontrolatzea zaila izango da, baina kontrolaren atzean interesak badaude oraindik txarrago.
Hala ere, dituen akatsak izanda ere, jende askori oso lagungarria eta entretenigarria egiten saio teknologia berri honetaz gozatu ahal izatea. Baina bizitza errazten digun heinean dependentzia eta ohitura batzuk barnerarazten dizkigula ere buruan izan behar dugun gauza da.
Azken finean ezin dugu eguna pantailaren aurrean igaro.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario